Itxi

Faktoria

Laura Garrido

'Euskadiko Alderdi Popularra Garoña berriz irekitzearen aurka dago'

Alderdi Popularraren kongresua hasi bezperan izan da Euskadiko bozeramailea Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 16:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko 'PPren iritzia garbi dago: denok azaldu ginen Legebiltzarrean Garoña berriz irekitzearen kontra', esan du Laura Garrido Alderdi Popularraren Euskadiko bozeramaileak 'Faktoria'n. Gaineratu duenez, Nuclenorrek zentral nuklearra irekitzeko egin beharko lituzkeen inbertsioak 'izugarriak' dira, eta litekeena dela erabaki hori, azkenean, ez gauzaraztea.

Espainiako Alderdi Popularrak Madrilen egingo duen kongresuaren bezperan izan da Laura Garrido Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Euskal popularrek bertan zein paper izango duten galdetuta, adierazi du, erregimen forala eta autogobernuaren defentsa egiten ahaleginduko dela Alfonso Alonso.

Moncloa eta Jaurlaritzaren arteko harremanei dagokionez iritzi dio 'EAJri biktimismoa egitea' gustatzen zaiola, baina harremanak normalak direla bi gobernuen artean. Euskadiri begiratuta, aldiz, gogoratu du , gehiengorik ezean, 'Jaurlaritzak ahalegin berezia egin behar' duela aurrekontuak ateratzeko. 'Guk', bukatu du, 'zuzenketak aurkeztuko ditugu eta ez dugu baztertzen akordiotara iristea. Elkarrizketa bultzatu dugu'.

ultzatu dugu'.