Itxi

Faktoria

10.000 irribarre

'Biribilgune batean bueltaka bizi gara, nora joan jakin gabe'

Luis Oiartzabal coach-a izan dugu Faktorian, 10.000 irribarre ekimenaz hitz egiteko. Pentsamendu baikorrak sustatu nahi dituen ekimena da.

  • 9:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pentsamendu baikorrak sustatu nahi dituen ekimena da 10.000 irribarre izenekoa. Herriz herri hitzaldiak ematen ari dira orain. Euren filosofia laburbildu digu Luis Oiartzabal coach-ak, 'Faktoria'n. 'Ohituta gaude biribilgune edo rotonda batean bizitzen. Sartzen gara barrura eta buelta eta buelta eta ez gara aurrera joaten. Egunero gauza berak egiten ditugu eta ez goaz inora', nabarmendu du. Horri aurre egiteko errezeta badute. 'Argi eduki behar dugu zer egin nahi dugun. Zer ilusio ditudan, askotan ilusio txikiak izaten dira garrantzitzuenak. Esaterako, gogoratzea goizero ea zer egingo genukeeen egun horretan, eta ohartzea zer suertea dugun hemen egotearekin, finean, egingo ditugun gauza politetan arreta jartzea. Azkenean, arazoak denok ditugu eta arazoaren tamaina ere norberak egiten dugu handiago edo txikiago'.

Esaten ordea, egiten baino errazago da. 'Pixka bat geratzea proposatzen dugu. Itxarotea. Eta pentsatu... Nire kezkak, eguna goibeltzen didatenak benetan hain garrantzizkoak al dira?'. Bihar Irunen emango dute hitzaldia, Donostian hasi ziren Bergaran ere egin dute jada. Datozeen asteetan beste herri askotara doaz. Aurrez izena ematea komeni da hitzaldietarako. Informazio guztia, www.selfcoaching360.com webgunean.

ong> webgunean.