Itxi

Faktoria

Getxon

Gaurko umeei atzoko jolasak erakutsiz

Getxon, belaunaldi arteko programa martxan dute: edadetuek gaztetxoenei beren garaiko jolasak erakusten dizkiete. Faktoriak bertatik bertara ezagutu du proiektua.

  • 8:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Teknologia berrien eraginez, umeen aisialdia gero eta sarriago antolatzen da pantailen inguruan. Horren aurrean, eta belaunaldien arteko harremana indartzeko, proiektu berezia dute martxan Getxon: San Inazio ikastetxea eta Igurco Aiboa eguneko zentroa elkarlnanean ari dira, gaurko gaztetxoek garai bateko jolasak ikas ditzaten. 'Faktoria' bertan izan da, ekimen interesgarri honen berri izateko.

Eneritz Elgezua psikopedagogoak azaldu digu hamaikatxo jolas ikasi dituztela txikienek: iturrixe, kromoak, tabak, sokasaltoa, diaboloa, xiba... izan ere, 'gaurko umeak gero eta gutxiago jolasten dira kalean, eta gero eta gehiago makinekin. Horrek ez du batere laguntzen umeen arteko harremanetan'.

Proiektu honen bitartez, jarrera korapilatsuak dituzten umeengan ere 'jokaera aldaketa' sumatu dute edadekoekin; 'eskolan gaizki portatzen direnek ere, sentimendu ezberdinak azaltzen dituzte halako esperientziatan'. Txikientzat bezala, adinekoentzat ere oso aberasgarria da garai bateko kontuak gogoraraztea, hala gaitasun kognitiboak lantzen dituztelako.

en dituztelako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Getxo albisteak