Faktoria
Nekane Balluerka
'Gure hezkuntza ereduari buruzko akordio zabala behar da'
J.L. | EUSKADI IRRATIA
Jaurlaritzari egonkortasun finantzieroa eta alderdi politikoei hezkuntzari buruzko adostasunak eskatu dizkie EHUko errektoreak.
-
20:31 min
Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan alderdi politikoei gogoratu die hezkuntza dela herri batek aurrera egiteko duen tresna garrantzitsuena eta, ildo horretan 'gure hezkuntza ereduari buruzko akordio zabala' bultza dezaten eskatu die.
Eusko Jaurlaritzari, zehazki, egonkortasun finantzieroa eskatu dio eta bermatu diezazkiola proiektuak aurrera ateratzeko behar den sei urterako epealdirako babes ekonomikoa.
Balluerkak argi utzi du hau ez dela izango azpiegituren agintaldia, eta bere ahalegina formakuntzara zuzenduko dela esan du gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
>