Faktoria
Islama euskaraz
Romaesa eta Faouzia: sare publikoan islam irakasle, euskaraz
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan islama euskaraz irakasten hasiak dira. Faktorian bi maistrekin aritu gara solasean.
-
Romaesa Faouzia, Faktorian
17:37 min
Badira ia dozena bat urte Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sare publikoan erlijio islamiarra irakasten hasi zirenetik, baina Romaesa Benslaiman eta Faouzia Ben Omar dira islama euskaraz irakasten hasi diren aurrenekoak. Romaesa eibartarra da, Faouzia Abadiñokoa. 'Faktoria'n izan ditugu biak. 'Biok irakasle ikasketak egin ditugu EHUn, EGA daukagu, baita batzorde islamikoaren zirutagiria ere'.
6.000ren bat familia islamiar bizi dira Euskadin, eta une honetan, 700 gaztetxo daude ikasgai honetan matrikulatuta. 'Informazio falta' salatu dute bi irakasleek; 'sumatu dugu, Gipuzkoan bereziki, matrikula egiteko garaian, ez dutela azaltzen erlijio islamiarraren aukera badenik ere'. Sarritan 'erlijioa' hitza ageri da aukera gisa, eta familiek 'hemengo erlijioa, kristaua' ulertzen dute. Ez omen da argi ageri, islama ikasteko aukera badela.
Datorren ikasturterako materiala itzultzea da beren erronketako bat: 'liburuak gazteleraz dauzkagu oraingoz, eta Hezkuntza Sailari testu-liburuak euskeratzeko eskatu diogu. Gu ari gara, gure kasa, material didaktiko hori euskaratzen'.