Itxi

Faktoria

Ibon Sarasola

'Maite zaitut'ek 'Te amo'k edo 'Je t'aime'k beste indar dauka

Maitasuna adierazteko esapideez aritu da hizkuntzalaria.

  • 7:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maitasuna adierazteko esapideez aritu da Ibon Sarasola hizkuntzalaria, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n ostegunero osatzen duen tartean. Euskarazko modurik ohikoena 'maite zaitut' dela gogorarazi du eta horixe dela, hain zuzen ere, zuzenena.

'Oso maite zaitut' ere erabiltzen da eta erabil litekeela esan du hizkuntzalariak, 'markatuagoa' da, baina ez da intentsitate gehiagokoa.

'Nik neuk erabiliko nukeena, neutroena eta egokiena 'asko maite zaitut'' da, azpimarratu du.

'Asko nahi dizut' tradizioan erabilia da eta, lehen mailan jarriko ez lukeen arren, ez du 'gaztigatzeko modukoa' ikusten.

dukoa' ikusten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskara