Faktoria
Emakumeak kirolean
'Emakumeek kirol epaile edo entrenatzaile izateko oztopoak dituzte'
Ainhoa Azurmendi EHUko irakasleak emakumeek kirolean epaile edo entrenatzaile izateko dituzten aukera eta arazoak aztertu ditu eta ohartu da 'aurkako erresistentzia argiak' daudela.
-
5:53 min
Errugbiko epailerik onenaren mundu mailako saria emakume batek jaso du, baina ez da askotan entzuten den kontua. Oztopoz betetako bidea dute emakumeek epaile edo entrenatzaile izateko. Ainhoa Azurmendi EHUko irakasleak aztertu ditu emakumeek izaten dituzten aukerak eta arazoak, eta 'Faktoria'n eman dizkigu bere ikerketaren emaitzei buruzko azalpenak: 'Estereotipoek pisu handia dute. Epaile, entrenatzaile edo zuzendaritza batzordeetan egoteko emakumeen zailtasunak bistan geratu dira. Bada ezaugarri bat: nahiz eta emakume epaile eta entrenatzaileak egon, goi mailan apenas daude'.
Azaldu digunez, kirolaren arabera ere aldatzen da hori. 'Egin genuen sailkapen bat, izan ere, badakigu zein kirol jotzen diren maskulinoago: Indar, abiadura edo agresibitate gehien dutenak. Futbolean esaterako, emakumeak epaile edo entrenatzaile izateko erresistentzia argiak daude, behar beste gaitasun izango ote dugun edo ez zalantzan jartzen da'.
Epaileen kasuan adibidez, 'ez daude mailaz igotzeko mekanismo formalak, objektiboak. Informalak dira epaileak mailaz igotzeko federazioetako erabakiak eta emakumeei kalte egiten die nabarmen, gizonen artean babesten dira sarri'. Epaile edo entrenatzaile diren emakumeekin elkarrizketak egin ditu Azurmendik bere lana osatzeko. Solasaldi osoa, entzungai, 'Faktoria'n.
i, 'Faktoria'n.