Itxi

Faktoria

Solasaldia

Ikasturtea errepikatzea, irtenbidea ala arazoa?

Mikel Otxotorena soziologoak eta Olatz Beobide aktoreak badakite zer den ikasturtea errepikatzea. Eurekin eta Agurtzane Martinez MU-ko irakaslearekin aztertu dugu errepikatzearen gaia.

  • 26:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Urteak pasa dira, duela urte dezente izan zen baina momentu jakin hartan izan zuen eragina, betiko ikaskideak utzi beharra, eta abar' aipatu digu 'Faktoria'n, ikasturtea errepikatzeaz gogoratuta, Mikel Otxotorenak. Gainera, Otxotorenak zehazten duen moduan, 'familia kontu bat da, ez da soilik ikasleari eragiten diona'.

'Badago puntu ez positibo bat errepikatzaileen inguruan eta hori esan behar da. Nik, ikastola garaian EGB mailan, 7 eta 8garren mailan bi urte errepikatu nituen, ez nintzen ikasle ona kontu personal batzuk medio. Kontu da ordea, azterketen arabera klasifikatzen dela gai garen edo ez kurtsoz pasatzeko. Eredu horren ondorio da errepikatzea'. Ondoren ikasketetan bidea egiten asmatu du Otxotorenak baina ez da hori errepikatu zuten gehienen kasua. Olatz Beobide aktoreak garai bateko COU edo UBI errepikatu zuen. 'Nere kasuan aurrera egin nuen, antzerki eskolara joan nintzen, aldi berean COU egin nuen', gogoratu du.

Agurtzane Martinez MUko irakasleak hezkuntza ereduan jarri du errepikatzearen sorburua:  'Mundu guztiak ezin du momentu berean eta modu berean ikasi, eta hori da gure akatsa'. Gauzak aldatzen ari direla esan arren, funtsari erreparatu behar zaiola uste du Martinezek. 'Hezkuntza paradigma aldatzeaz ari gara. Asko hitz egiten da konpetentzietaz, baina funtsean jarraitzen dugu edukietan zentratzen eta edukiak menperatzen ez dituenak errepikatu dezake'. Haurrak adinka nahastea, irakasle bat baino gehiago egotea ikasgeletan... hainbat neurri aipatu ditu Martinezek.

Errepikatzeaz solasaldi interesgarria, 'Faktoria'N.

a, 'Faktoria'N.