Itxi

Faktoria

Harreman eredu berriak

'Skype bidezko aiton-amonak', garai berrien eredu

Mari Karmen Garmendia, Jose Luis Elorza eta Jasone Estankona aiton-amonak dira eta teknologia berrien bidez dute eguneroko harremana bilobekin.

  • 18:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Seme-alabak atzerrian zirenean deiak hartzaileak ordaintzen zituen garaiak ez daude hain urrun, baina oso aspaldiko kontuak direla ematen du. Gure gaurko protagonistak aiton-amonak dira, eta urrun dute euren seme edo alaba, baita horien umeak ere, euren bilobak, alegia. 'Faktoria'n izan ditugu Mari Karmen Garmendia, Jose Luis Elorza eta Jasone Estankona aiton-amonak; teknologia berrien bidez dute eguneroko harremana bilobekin.

Urrun dituzte baina ia egunero ikusten dituzte, teknologia berrien bidez bilobekin hartuemanean dauden aiton-amonak dira. 'Zoragarria', hori iruditu zitzaion Mari Karmen Garmendiari Skype deskubritu zuen garaia, bere bilobak jaio eta urte gutxira izan zen. Jose Luis Elorza 'arrasto handirik ez' zuen ordenagailua erabiltzen, baina San Franciscon dituen bilobak ikusteko ikasi du. Jasone Estankonak ere 'egunero' hitz egiten du bilobekin ordenagailuz, eta orain, mugikor bidez ikusteko aukera dagoen aplikazioen bitartez ere bai. Solasaldi interesgarria izan dugu hirurekin, 'Faktoria'n.

n, 'Faktoria'n.