Itxi

Faktoria

Heriotzaren ikerleak

Autopsiak egiteko gelan izan da 'Faktoria'

Autopsiak, inork erreklamatu gabeko gorpuak, gorpuen lagin eta ikerketak…. Filmetako kontua dirudi, baina hori da Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan egiten dutena. Bertan izan da 'Faktoria'.

  • 20:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Patricia Rodriguez Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko aditua da eta bera izan dugu 'Faktoria'ren gidari bisitan. "Institutuak bi zati ditu: Klinikaren esparrua batetik, patologia bestetik. Patologia zuzenan erlazionatuta dago heriotzarein. Klinika orokorrean aldiz, aztertzen dira mota guztietako erasoak, auto istripuak ere bai lesio arin edo larriekin eta psikiatriako arloa ere badu. Patologiakoa, esan bezala, hil ondoko lana da. Indarkeriazko heriotzak eta kriminalitate susmokoak aztertzen ditugu".

Autopsia gelan izan gara. "Bi autopsia ditugu, heriotza natural bat ematen du batek baina aurrekaririk ez duenez medikuak ez du sinatu heriotza ziurtagiria eta horiek guztiak guregana etortzen dira. Beste kasuak, suizidio bat ematen du. Batzutan gure lana zuzenean erlazionatzen da erahilketarekin baina suizidioak eta istripuak ere hemen sartzen dira. Eta kriminalitate susmoakoak deitutakoan ere gauza asko sartzen dira: Aurrekaririk ez duten pertsonak, aurrez beste arazo batzuk izan dituztenak...".

Inork erreklamatzen ez dituen gorpuen inguruan ere galdetu diogu Patricia Rodriguezi. "Ez dago denbora muga bat. Hiruzpalau hilabetean edo ikusten bada familiarekin kontakturik ez dugula izango edo familiarekin kontaktatu arren, familiak ez badu gorpuaren kargu egin nahi, orduan epaileak abisua ematen dio gorpua agertu den Udalari eta Udal horrek egin beharko luke kargu", azaldu digu. Bitartean izozkailuan izaten dituzte. "Urtean hamar bat kasu izaten dira Gipuzkoan. Batzuetan pertsonak atzerritarrak dira eta familiak denbora behar du tramiteak egiteko. Inork erreklamatu gabe geratzen direnak hiruzpalau izango dira urtean gehienera ere".

Lema batekin aritzen dira lanean Donostiako egoitzan: Bizirik daudenei errespetua zor diegu, hildakoei egia.

/p>