Itxi

Faktoria

Roberto Perez

'Nafarroan euskaraz ikasteko aukera eskaintzea ez da inposizioa'

Nafarroako Hezkuntza zuzendariak dio eremu ez euskaldunean egin diren matrikulak aztertzen ari direla eta ez dagoela baztertua 8ko izen-ematetik beherako kasuetan ere D ereduko lerroak zabaltzea.

  • 14:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Roberto Perez Elorza Nafarroako Hezkuntza zuzendari nagusiak, 'Faktoria'n egindako elkarrizketan, baztertu egin ditu oposiziotik D eredua aitzakia hartuta egin dizkieten kritikak eta esan du "arazo lexikoa" duela UPNk, ez delako "inolaz ere inposizioa euskaraz ikasteko eskubiderako aukera eskaintzea".

Oso balantze positiboa egin du aste honetan egin den aurre-matrikulazio kanpainaz eta D ereduak izan duen gorakadaz. Adierazi du aztertzen ari direla une honetan eremu ez mistoan izan diren matrikulak, eta erreferentzia zentro batzuetan 8 matrikulako gutxienezko mailara iritsi ez badira ere, ez dutela baztertzen euskarazko lerroak sortzea.

erroak sortzea.