Faktoria
Musika klasikoa
Nerea Arriola, biolinista goraipatua 14 urterekin. Entzun zuzenean!
Bruselara, mundu mailako lehiaketa batera joan aurretik egin digu bisita Nerea Arriola biolin-jotzaileak. Zuzenean erakustaldia egin digu Faktorian.
-
15:28 min



Nerea Arriola mendaroarrak 14 urte besterik ez ditu. 5 urterekin hasi zen bibolina jotzen eta 10 urte zituenetik Euskadiko Ikasle Orkestra Gazteko kide da, Madrilgo Orkestra Sinfonikoan parte hartzeko aukeratu dute, eta 2016ko Musikari Gazteen Lehiaketan saria eskuratu zuen. Datozen egunetan Bruselan izango da lehiaketa batean, mundu osoko musikariekin lehiatzeko. Zuzeneko erakustaldia eman digu 'Faktoria'n. Bejondeizula eta zorte on Nerea!
zorte on Nerea!