Itxi

Faktoria

Ostegun alternatiboak

Ostegunetarako plan erakargarriak... eta ez dira pintxo potea!

Ostegunetan pintxo poterako joera asko zabaldu da azken urteetan. Baina badira "bestelako ostegunak" ere. Horiei erreparatu diegu Faktorian.

  • 18:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostegunetan pintxo poterako joera asko zabaldu da azken urteetan. Baina badira "bestelako ostegunak" ere. Hiru kasuren berri jaso dugu 'Faktoria'n zuzenean eta entzuleek beste hainbat proposamen egin dizkigute.

Jaione Garai "Ostegun eskalatzaileak" ekimeneko antolatzaileetako bat da. Debagoieneko eskalatzaile taldekoa da. "Badago jakin mina eskalada munduaren inguruan eta horren harira antolatu ditugu ostegunak”. Lesioak, masajeak, paisaiak…  eskaladaren inguruko gai ugari ari dira jorratzen hitzaldietan.

Marina Etxegoien Oñatin egiten duten "Ostegun kontalariak" ekimenaz aritu zaigu.  "Ipuin kontaketa saioak dira umeentzat, hileko azken ostegunetan egiten dira". 4 urte daramate ekimen hau egiten. "Ume txikiekin emaitza onak ditu baina zahartzen doazen heinean galtzen joaten da irakurtzeko zaletasuna", esan digu.

Azkenik, Gasteizen egiten duten "Ostegun feministak" ekimenaz aritu zaigu Maitane. Abendutik ekainera, hileko azken ostegunetan egiten da. "Helburu nagusia da gu jorratzen ari garen gaietako baten inguruan hausnarketa kolektiboa egitea". Pasa den astean maitasun erromantikoaren tailerra egin zuten.

Ostegunak ez dira ez pintxo poterako soilik.

oterako soilik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz