Itxi

Faktoria

Marisol Garmendia

'Loiuko aireporturako autobus-bidaietan deskontuak aztertzen ari gara'

Marisol Garmendia, Gipuzkoako Garraio eta Lurralde Antolamendu diputatua eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzako presidentea, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • Marisol Garmendia. Argazkia: EiTB

    22:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Legealdia amaitu aurretik, RENFE zerbitzua ere MUGI txartelaren deskontuen barruan sartu nahiko luke Gipuzkoako Diputazioak. Marisol Garmendia Gipuzkoako Garraio eta Lurralde Antolamendu diputatu eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzako presidenteak 'Faktoria'n esan du Renfeko agintariekin jada harremanetan direla.

Garraio publikoa erabiltzen dutenen tarifa laua oraindik urruti ikusten duen proiektua da baina, agintaldia amaitu aurretik gizarte talde jakin batzuentzat gehienezko ordainketa jarri nahi dute, tartean, gazteentzat.

Donostiatik Loiuko aireportura doazen autobusen kasuan, Mugi txartelaren tarifa murrizketarik ez du aurrikusten, lege aldeko arazoak daudela. Horren ordez, ezarri litezkeen deskontuak lantzen ari dira.

ntzen ari dira.