Itxi

Faktoria

Zinema estreinaldia

'Euria beste pertsonaia nagusi bat da 'El Guardian Invisible'n'

Fernando Gonzalez Molinak zuzendutako filma gaur iritsiko da zinema aretoetara. Itziar Aizpuru, Mikel Losada eta Miren Gaztañaga aktoreekin egon gara.

  • 12:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dolores Redondo idazleak Baztanen kokatutako El Guardian Invisible nobela pelikula bihurtu da. Bertan parte hartu dute besteak beste Itziar Aizpuru, Mikel Losada eta Miren Gaztañaga aktoreek. Hirurak elkartu ditugu 'Faktoria'n.

"Pelikulak aldeko duena da nobela irakurrita jarratzaile pila bat dituela estrenatu aurretik", nabarmendu du Miren Gaztañagak. Dolores Redondo idazlea filmarekin pozik dagoela esan digute aktoreek eta euren pertsonaiez hitz egin digute. "Izeko Engraxi naiz ni, pertsonaia maitagarria da, goxua, nik uste dut oso polita dela", adierazi digu Itziar Aizpuruk. Ez dira modu berekoak Mikel Losada eta Miren Gaztañagaren pertsonaiak. "Fredi naiz ni, pertsonaia iluna, ez dakigu hiltzailea ote den den…" . Miren Gaztañagaren pertsonaia ere iluna da oso. "Amaia Salazar protagonistaren ama naiz gaztea zenean, flashback tarteetan agertzen naiz. Oso pertsonaje iluna da, baina aldi berean aktore batentzat goxoki bat", zehaztu du.

Baztanen kokatua eta misterio filma izanik, euria oso presente dago. "2 egun euripean eman nituen grabaketan. Euria pertsonaia zentrala da pelikulan" gogoratu du Losadak.

atu du Losadak.