Itxi

Faktoria

Juan Mari Aburto

'Lurraren aprobetxamendua eta beste diru iturriak lotu behar dira'

AHT Bilbora lur azpitik iristeko bidean lan asko dagoela esan du Bilboko alkateak, besteak beste, aurrekontua eta finantziazioa ixtea.

  • Juan Mari Aburto

    Juan Mari Aburto

    18:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

AHT Bilbora iritsiko den moduari buruzko akordioa lortuta, aurrera begira "lan asko" dagoela azpimarratu du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak 'Faktoria'n. Azaldu du finantzazioari dagozkion erabaki inportanteak hartu beharko dituztela epe laburrean , baina une honetan zain daudela: "behar den diru kopurua zein den ez dakigu, momentuz". Aurrekontuetatik dirua jartzea, libre geratuko den lur saileko eraikin berrietatik aprobetxamenduak lortzea eta dirulaguntzak eskuratzea beharrezkoa dela esan du eta, gaineratu, "Europako finantziazio bankutik dirua lor" litekeela.

Libre geratuko den lur sail handi horretan zenbat etxebizitza egingo diren zehazteke dauka oraindik Udalak. Azterketa bat egin dadin lizitazioa aterako dute aurki eta orduan hasiko gara "bistan edukitzen nola geratuko den esparru hori". Epeez galdetuta, berriz, zera erantzun du: "Nik uste dut obra 2019an hasten bada, lau urte ondoren, 2023rako posible izango dela AHTa martxan izatea".

Garellanoko autobus geltokiaz, aldiz, adierazi du behin-behineko geltokia hobetzeko egunero ari direla nuerriak hartzen, eta "prest daudela" euren aldetik "aldaketa gehiago egiten jarraitzeko"  eragozpenak konpontzeko gutxika.

ntzeko gutxika.