Faktoria
Loraldia Bilbon
Bertso finalean hankak zabalik eseritzeak ere komunikatzen duelako
Gorputz jarrerak eszena gainean duen garrantziaz ikastaroa eskainiko dute ostegunean, Bilboko Loraldian, Onintza Enbeita bertsolariak eta Ander Lipus aktoreak.
-
25:44 min
Aktore eta bertsolari bana aukeratu dituzte Loraldian, gorputzaren jarreraz aritzeko."Bertsolariek sarri ahazten dugu lepotik behera ere bizirik gaudela", hala adierazi digu 'Faktoria'n Onintza Enbeitak: "bertsotan ikasi dugu gorputzari erreparatu gabe, baina urte luzetan plazaz-plaza ohartzen zara gorputza hor dagoela eta zeinen garrantzitsua den". Emakume ala gizon izan, gauzak ezberdin direla ere azaldu digu: "ni bertso final batean hankak zabalik eseritzen banaiz, batek baino gehiagok pentsatuko dute zabarra dela. Gizona hala esertzen bada, ez da ezer pasatzen".
Ikastaro eta tailerraz, Ander Lipusek kontatu digu "ahalik eta praktikoen" planteatuko dutela saioa. "Herri eta kultura bakoitzak baditu bere kanon eta estetikak, eta hor esperimentatzea oso interesgarria da". Ostegunean izango da tailerra, Azkuna Zentroan, 19:00tan.
Bihartik hasi eta apirilaren 8ra bitarte, 150 artista eta 30en bat ikuskizun bilduko ditu Bilboko Loraldiak.
ldiak.