Itxi

Faktoria

Iker Casanova

'Confort gunetik atera gara, gaur ikusiko dugu EAJ horretan ote den'

"Ekonomian era proaktiboan eragin eta kalitatezko enplegua sortzeko" proposamena eramango dio gaur EHBilduk Pedro Azpiazu sailburuari, aurrekontuei buruzko negoziazioko lehen bileran.

  • 5:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ekonomian era proaktiboan eragin eta kalitatezko enplegua sortzeko" proposamena eramango dio gaur EH Bilduk Pedro Azpiazu sailburuari, aurrekontuei buruzko negoziazioko lehen bileran. Iker Casanova legebiltzarkideak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n iritzi dio "egungo sistemak ez duela hori bermatzen eta berria behar" dela. "Badakigu", gaineratu du, "hilabetean ezin dela sistema fiskal berria antolatzea baina posible dena da adostasuna lortzea".

Adostasun hori zertan eskatuko duten galdetuta, sozietate zerga, Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga eta Lan errentak beharrean kapital errentak zamatzea aipatu ditu. Horrez gain, zerga tipoetaz ez ezik, kenkariei buruz ere hitz egin behar dela azaldu du, "tranpa inportantea" dagoelako hor.

"Baikorrak izateko arrazoiak badaude",  azaldu du Casanovak, baina zuhurtziaz mintzatu da. "Guretzat oso erosoa izango zen bazter batean geratu eta gobernua kaltetzen saiatzea ikuspegi partidistatik. Baina confort gunetik atera gara eta, herritarren onerako negoziatzeko prestutasuna erakutsi dugu. Gaurtik aurrera ikusiko dugu EAJrena marketing operazio hutsa den edo badagoen akordiotara iristeko borondatea", amaitu du.

 

/p>