Itxi

Faktoria

Atletismoa

Pertikari lotutako bizitzak

Naroa Agirre pertikista ezagunarekin batera bi gazte elkartu ditugu 'Faktoria'n: Malen Ruiz de Azua egungo Espainiako txapelduna eta Miren de Regil.

  • 23:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Naroa Agirre da euskal atletismoak eman duen izar nagusietako bat. Pertikaren inguruan ordea badator jende berria ere, horren seinale dira Malen Ruiz de Azua eta Miren de Regil gazteak. "Gazte asko dabil, bai neskak eta bai mutilak. Arrasaten badago garrantzitsua den eskola bat, Bizkaia aldean, Donostian… pertikan ematen du badabilela jendea, atletismoan jende gutxiago dabilen arren", esan digu 'Faktoria'n Naroa Agirrek. Malen Ruiz de Azua eta Miren De Regilentzat "erreferente" bat da Naroa Agirre, Agirrek berak ordea, zera zehaztu digu: "Nik marka esanguratsuak egin ditut, baina bidea beste batzuk zabaldu zuten".

Gaur egun, egoera ezberdinean daude hiru kirolariak. "Konpetizioan gustura aritzea dut orain helburua", esan digu Agirrek. Malen Ruiz de Azua egungo Espainiako txapeldun izanda, beste helburu batzuk ditu. "Espero dut Europako txapelketan egotea, Espainiakoa irabazi ondoren. Finalean sartzea dut bertan helburua", azaldu digu. Miren De Regil da hiruretan gazteena; "lau metroko jauzia" egitea du orain helburu.

Pertika gertutik ezagutzeko aukera izan dugu 'Faktoria'n.

gu 'Faktoria'n.