Faktoria
Emakumeak zuzendaritzetan
'Kristalezko sabaia hautsi litekeela sinestu behar dugu'
Gipuzkoa Basketeko lehendakari Nekane Arzallus, Engranajes Juaristiko gerente Ana Belen Juaristi, eta Akautiko akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena elkartu ditugu.
-
Nekane Arzallus
25:03 min
Emakumezkoen soldata, gurean, gizonezkoena baino % 25 txikiagoa da, bataz beste. Horrek esan nahi du, gizonezko baten soldata bera jasotzeko, emakumezko batek, bataz beste eta urtean, 123 egun gehiago egin behar dituela lan.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, egiten diren aldi baterako hamar kontratutatik zortzi emakumezkoek betetzen dituzte.
Beste datu bat: lanbideen bereizketari ez garela aurre egiten erakusten duena: zerbitzuen sektorean ari dira hamar emakumeetatik bederatzi (%89, zehazki). Industiran, aldiz, % 8,6 baino ez.
Zuzendaritza arduretan dauden emakumezkoei buruzko datua da, akaso, zerrenda honetako daturik baikorrena. Europan bezala Hego Euskal Herrian ere, arduretan dauden hiru emakumetik bat da emakumezkoa.
Hain zuzen ere, ardura horietan dauden hiru emakume elkartu ditu martxoaren 8an 'Faktoria'k. Gipuzkoa Basketeko lehendakari Nekane Arzallus, Engranajes Juaristiko gerente Ana Belen Juaristi, eta Akautiko akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena. Hirurak ari dira gizonezkoena izan den munduan agintea hartuta. Azpimarratu dute kopuruz gutxiegi direla oraindik, "gizarteak nahi duena baino askoz gutxiago". Arlo horretatik, politika aktiboak eskatu dituzte, baina batez ere, emakumeei egin diete dei gai direla sinistu dezaten eta hautsi dezaten sapaia.
dezaten sapaia.