Itxi

Faktoria

Sartu gurekin!

Akelarre, Oialumen bigarren kontzertu bat emateko lanean

Akelarre taldearen itzulerak eromena sortu du zaleengan, eta horren erakusgarri, Oialumeko kontzerturako sarrerak berehalaxe agortu dira!

  • 5:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzo arratsaldean jarri zituzten salgai Akelarrek maiatzaren 20an Oialumen eskaintzekoa duen kontzerturako sarrerak. Berehala agortuko ziren zurrumurrua azkar zabaldu zen, baita hala gertatu ere! Zale asko sarrerarik gabe geratu da. Zaleen harrera eskertuz, eta sarrerarik gabe geratu direnen penaz jabetuta, Akelarre taldeak oharra zabaldu du Facebooken: "Oialumerekin batera" lanean ari direla jakinarazi dute "egoera honi ahalik eta azkarren erantzuna ematen saiatzeko". "Badakigu ez dela erraza, faktore asko kontutan hartu behar direlako, baina lortuko dugulakoan honezkero lanean gabiltza". 'Faktoria'n aritu gara gaiaz.

itu gara gaiaz.