Itxi

Faktoria

Boxeoa

Kerman Lejarragarekin gimnasioan izan gara

Estatu Batuetan boxeatzeko kontratua lortu berri du Kerman Lejarragak. Zorrotzaurren entrenatzen duen gimnasioan izan da 'Faktoria'.

  • lejarraga

    15:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Fisikoki eta teknikoki asko landu behar da, astelehenetik larunbatera egunero entrenatu", esan digu 'Faktoria' gimnasioan hartu duen Kerman Lejarraga Morgako errebolberrak. Psikologikoki ere lan egin behar da, baina buruz "sendoa" dela uste du Lejarragak.  "Ni boxeotik bizi naiz, eta ondo irabazten dut, baina ez da erraza boxeotik bizitzea". Larunbat honetan Bilboko Bizkaia frontoian "Live at Jai Alai" jaialdian ariko da Lejarraga, Estatu Batuetara joan aurretik azken borroka izango da.

Lejarragarekin, urteetan gure artean indar gehiegi izan ez duen boxeoa berrindartu da. Gimnasioan Jose Ramon Argoitia aktore eta boxeozalearekin topatu da 'Faktoria' ('Goenkale'ko Gregorio).

Jose ramon Argoitia Faktoria

"Boxeolari gabe egon gara Euskal Herrian, gure azken txapelduna Andoni Amaña izan zan eta harez geroztik ez genuen maila horretakorik", gogoratu du Argoitiak. "Mutil serioa da eta ez du tontakeriarik egiten, itxaropen handia dut Lejarragarekin. Bere moduko euskaldun bat hor edukitzearekin zoratuta nago".

Cristian Alvarez, Jon Ander eta Xabi Urrutikoetxea anaiekin ere egon da Amaia Artetxe lankidea. Nerabeak dira boxeo entrenamenduetan ari dira buru belarri. "Gustuko genuelako hasi ginen, aita ere aritzen zen eta pozik gabiltza", aipatu digute. Boxeo kolpeak gero eta ozenago entzuten dira gurean.