Itxi

Faktoria

Testigantza

Esteban: 'Betirako zauria uzten du eskola jazarpenak'

19 urte ditu Estebanek. Ikaskide eta lagunengandik jasandako tratuari egozten dio bizitako sufrimendua. Tratamenduan jarraitzen du, baina menperatuta duela dio, eta alde onari begiratu nahi diola.

  • 3:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi urterekin Bulgariatik ekarri zutenetik, bizitza zaila izan du Estebanek. Zailtasunak zituen eskolan eta hizkuntzarekin. 'Faktoria'n esan duenez, ikasturtea errepikatu zuenean hasi ziren irainak ikaskideen partetik. 13 urterekin lehertu zen: antsietate atake bat izan zuen orduan. Hura izan zen gurasoentzako lehen alerta deia. Aurrerago, ikastolatik jaso zuten deia: eroaldiak jota zegoen Esteban.

Tratamenduan jararaitzen du gaur egun, 19 urte dituela, baina osatzear ikusten du bere burua. "Menperatuta daukat. Osatuta? honek betirako uzten du zauria barruan", dio.

 

, dio.