Itxi

Faktoria

Gure Esku Dago dinamika

Giza katetik, galdeketetara

Igande honetan Gipuzkoako 34 herritan eta Bizkaiko Larrabetzun egingo dituzte galdeketak. Horrelako ekitaldien atzean dagoen prestaketa lanaz aritu gara.

  • 17:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igande honetan Gipuzkoako 34 herritan eta Bizkaiko Larrabetzun egingo dituzte Gure Esku Dago dinamikaren baitan antolatu diren herri galdeketak. Horrelako ekitaldien atzean dagoen prestaketa lanaz aritu zaizkigu Hernani eta Astigarragako Unai Lizaso, Lea-Artibaiko Marieli Ituarte, eta Bera eta Bortzirietako Patxi Castillo Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Igande honetara begirakoak prest dituzte Gipuzkoako herri guztietan. Atzo bertan formakuntza saioa jaso zuten boluntarioek eta batzorde guztietan ari dira azkenekoak lotzen.

Unai Elizasuk azaldu du eurek Goierriko antolakuntza hartu zutela eredu gisa, eta era berean, igande honetakoari, begi zorrotzez erreparatuko diete Bortzirietan eta Lea-Artibain. Maiatzaren 7an eta ekainaren 18an, egingo dituzte horietan galdeketak, hurrenez hurren.

Hiru ordezkariek azaldu digute Gure Esku Dago dinamikak antolatutako giza katea izan zela prozesuaren leherketa handia eta hark aktibatu zituela orain herrietan martxan diren dinamikak. Hiruek bat egin dute, baita ere, azpimarratzerakoan galdeketa hauetan alderdi abertzaleetatik kanpora dagoen jendea ere erakarri nahi dutela, eta batez ere, ariketa demokratikoa dela.