Faktoria
Laura Garrido
'Moderazioaren aldeko apustua egin liteke Madrilen ere'
Alderdi Popularreko Euskadiko bozeramaileak ukatu egin du kromo trukerik egon denik; "eszenatoki diferenteak dira, baina han ere baliagarria litzateke diferenteen arteko akodio moderatua"
-
11:03 min
Aurrekontuak onartzeko Jaurlaritzak Alderdi Popularraren babesa izango duela jakin eta biharamunean, Laura Garridok 'Faktoria'n esan du ez dela kromo trukerik egon, EAJk Madrilen babesa eman diezaien Espainiako aurrekontuei. Azaldu du agertoki diferenteak direla, baina komeniko litzatekeela Madrilen ere, "hemen bezala", alderdi desberdinen arteko akordioa egitea. "Moderazioaren ikuspegitik eta ikuspegi instituzional berdinetik, moderazio horren alde ere egin liteke Madrilen", esan du. "Formula hauek", gaineratu du, "egonkortasuna dakartelako".
Alde horretatik, azpimarratu du EAJrekin lortutakoa egonkortasunaren aldeko apustua dela. "Negoziazioak hasiko dira orain. Izan ere, hauek ez dira gure presupuestoak, hutsuneak ikusten ditugu eta horiek konpontzea" da euren asmoa. Zergak jeistea -"hazkunde momentuan gaudenez, posible delako zergak gutxitzea eta biztanleei egindako ahalegina itzultzea"- eta "gastuak murriztu eta inbertsioak handitzea" izango dira PPk negoziaziotan eskatuko dituen zuzenketak.
>