Itxi

Faktoria

Data berria lortuta!

Akelarre, Oialumen, bi egunetan segidan

Markos Juaristi Akelarre taldeko baxu-jotzaileak eman digu berria: maiatzaren 19an eta 20an arituko dira Oialumen, ostiralez eta larunbatez, bi egunez segidan.

  • 4:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguerdian zabaldu du berria Akelarre taldeak: maiatzaren 20ko kontzerturako sarrerarik gabe geratu diren zaleentzat "aukera berria" lortu dutela Oialumen bertan. "Jo eta ke aritu gara, eta justu bezperan" izango dela baieztatu digu Markos Juaristik 'Faktoria'n.

Bigarren emanaldi honetarako sarrerak noiz eta non jarriko dituzten erabakitzeke daukate; edozein modutan, aurreko txandan bezala, zenbait salmenta puntu zehaztuko dituzte eta Internet bidez erosteko aukera ere izango da.

Akelarre taldeko kideak martxoaren 31n, datorren ostiralean, izango ditugu 'Faktoria'n!

 

ria'n!