Itxi

Faktoria

Aitziber Perez, LAB

'Erabat blokeatuta dagoen negoziazioa behartu nahi dugu grebarekin'

"Irakasleen eta beste langile batzuekin alderaketa eginez sailburuak zabaldu duen mezua hutsala da", esan du hezkuntza publikoan ordezkaritza zabalena duen sindikatuko ordezkariak gaurko grebaz.

  • 5:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba dago gaur deituta. Artean, jarraipenari buruzko daturik ez zuela, Aitziber Perez LABeko ordezkariak (sindikatu horrek du gehiengoa hezkuntza publikoa) grebarako arrazoien azpimarra egin du 'Faktoria'n. Prekarietatea salatu du, eta aldarrikatu, 2009. urtearen aurreko mailara iristeko 2.000 lanpostutik gora sortu beharko liratekeela.

Cristina Uriarte sailburuak hezkuntzako langileek dituzten baldintza onak aipatuz egin dituen adierazpenak gaitzetsi egin ditu Perezek. Azaldu du "mezu hutsala zabalduta greba desaktibatu" egin nahi duela Uriartek eta aldarrikatu du "langile orok duela eskubidea bere eskubideen alde borroka egiteko". "Murrizketak daude, negoziaketa koletiboa erabat blokatuta eta erabakiak alde bakarrekoak dira", esan du: "negoziaketa eta baldintzen hobetzea eskatzen dugu".

eskatzen dugu".