Itxi

Faktoria

Brexita

Euskal herritarrak, erresidentzia eta pasaporte eskaerak egiten hasita

Erresuma Batuan bizi diren euskaldunek Brexitak eragiten duen ezinegona eta zatiketa giroaren berri eman digute, saio berezian

  • 31:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astezkeneko 'Faktoria'ko solasaldira Nerea Arruti eta Ihintz Oliden batu ditugu. Mondragon Unibertsitatean irakasle da Nerea Arruti. 27 urte egin ditu Erresuma Batuan, gehienak Eskozian. Ihintz Oliden, berriz, Belfasten bizi da azken hamarkadatan. Biek adierazi dute etorkizuna irudikatzea oso zaila dela une honetan, eta beldurra eta ezinegona direla nagusi, Ipar Irlandaren kasuan, bake prozesuaren etorkizunari buruzkoa ere bai.

Peio Astigarraga Londresko Euskal Elkarteko lehendakariak eta Jon Eizagirrek, Londrestik, bat egin dut iritzi horrekin eta gaineratu du zalantzak direla nagusi, izango duten egoera legalaren aurrean. Xiker Leoz arkitekto zegamarra, berriz, zalantzak uxatu, eta Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartuta topatu dugu.

Mikel Susperregik, Brexitaren alde bozkatu zuen arren, onartu du erabaki hark zatiketa eragin duela herritarren artean.

 

rtean.