Faktoria
Taldearen itzulera
Sartu gurekin... Akelarrera!
Hilabete eskas barru Akelarre taldea berriz ere taula gainean entzuteko aukera izango da. Lau taldekideren bisita izan dugu 'Faktoria'n. Sartu gurekin!
-
28:22 min
"Gehien ibili izan garen herrietatik deika ditugu, festetan jotzera joango ote garen, baina zaila da... zortzi musikari eta hiru teknikari biltzea ez da erraxa", hala azaldu digu 'Faktoria'n Markos Juaristi taldeko baxu-jotzaileak. Lau emanaldi iragarri dituzte Akelarrekoek (Gatikan apirilaren 29an, Hernaniko Oialumen maiatzaren 19an eta 20an, eta Hazparnen maiatzaren 27an), eta gehiago izango ote diren galdetuta, ez dute "ez baiezkorik ez eta ezezkorik ere" ematen oraingoz: "ez dakigu gero istorio hau goma bezala ez ote den luzatuko... ikusiko dugu".
Taldearen ia sorreratik aritua den Markos Juaristirekin batera izan ditugu, Juanma Labandibar teklatuetan aritua, Juanpa Agirre abeslaria eta Iker Garzia teknikaria. Bitxikeria ere kontatu digute: hiruzpalau kontzertuetarako itzulera iragarri dutenetik, emanaldietarako bakarrik ez, suziria botatzeko ere deitu diete. Fruiztik, herriko festetako txupina botatzeko gonbidapena jaso dute.
Oialumen, maiatzaren 19an emango duten kontzerturako sarrerak, datorren asteazkenean, apirilak 05, arratsaldeko 18:30etan jarriko dira salgai, Oialume dantzalekuan bertan eta sarean www.musikaze.com atarian.
ze.com atarian.