Itxi

Faktoria

Elkartasuna

Futbol jantzi eta oinetakoak, Zizurkildik El Salvadorrera

Zizurkilgo Danena elkarteak biltegian zituen jantziak eta gurasoek emandako futbol oinetakoak El Salvadorko Meanguera herrira bidali ditu. Josu Sarasola lehendakariak eman dizkigu azalpenak.

  • 5:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zizurkilek eta El Salvadorko Meanguera herriek 25 urtetik gora daramatzate senidetuta, Aiztondoko bailarako beste hainbat herrirekin batera. Danena elkarteak biltegian zituen jantziak eta gurasoek emandako futbol oinetakoak bidali dituzte hara. Josu Sarasola Danena elkarteko lehendakariak 'Faktoria'n esan digunez, "biltegian ikusi genuen ia erabili gabeko jantziak bagenituela, eta kendu egin behar genituen. Hortik sortu zen ideia, alkateari aipatu genion, eta gurasoei oinetakoak ere eskatuta bilketa martxan jarri genuen". 4 egunetan, jantziez gain, oinetako ugari bildu zituzten eta baloiekin batera sorta ederra sortu zuten.

Talde bat El Salvadorrera zihoala baliatuta haiekin bidali zuten materiala. Gero jakin dute bidalitakoa nesken taldeentzat izan dela. "Poza eman digu neskentzat izatea, txapelketa bat egin dute eta bertan banatu dute materiala", aipatu digu Sarasolak. Futbolak elkartasunerako ere balio duela erakusten duen istorioa jaso dugu Faktorian.

dugu Faktorian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz