Itxi

Faktoria

Raul Lopez

'Salatzen ez diren askoz ere eraso homofobo gehiago dago'

Kattalingorr elkarteko idazkariak salatu du protokolorik ez dagoela polizia etxeetan eta hezkuntza sentsibilizazio kanpainak behar direla Iruñean ostiralean gertatu zirenak bezalakoak ez errepikatzeko

  • 7:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñean joan den ostiral gauean bikote homosexual baten kontra izan zen erasoa ez dela bakarra azaldu du Raul Lopezek, Nafarroako LGTB Plataformako kide eta Kattalingorri elkarteko idazkariak, 'Faktoria'n. Ostiral horretan bertan, homosexualen cruising inguru batean izan zen beste antzeko eraso baten berri eman du Lopezek. "Hasteko, autozentsura bat erakusten du bikote askok maitasuna ezkutuan gordetzeko, publikoki horrelako adierazpenak izateak arriskuak ekar ditzakeelako". Eta erasoak gertatzen direnean, polizia etxeetan, protokolorik ere ez dagoela salatu du.

LGTB mugimenduko ordezkariak gizarte aktibazioa aldarrikatu du. Atzo Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak egindako adierazpenari ongi etorria eman dio, baina iritzi dio sentsibilizazio kanpainak behar direla, besteak beste, hezkuntzan.

te, hezkuntzan.