Faktoria
Teknologia eta gazteak
'Sare sozialetan argazkiekin arreta gehiagoz ibiltzen ikasi dugu'
Arrasateko institutuan, IKT eskolaren saio batean izan da 'Faktoria'. Zibermanager ekimena ezagutu dugu: DBHko 4. mailako ikasleek 1.go mailakoei aholkuak ematen dizkiete sarean arduratsu izateko.
-
14:02 min
IKT eskolaren saioak ikastetxe ugaritan ari dira egiten. Une honetan, Zibermanager ekimena dute martxan, DBHko 4. mailako ikasleei sarean arduratsu nola izan erakusten diete, eta gero 4. mailako horiek gazteagoei ematen diete jasotako jakintzaren berri. Arrasateko institutuan izan zen Tere Beloki lankidea, eta, une horretan, 4. mailakoak azaltzen ari ziren bere 1. mailako ikaskidei. 'Faktoria'n jaso dugu ekimenaren berri.
Besteak beste "argazkiak Instagramen jartzean begiratu ondo nola duzun pribatutasuna eta kontuan hartu argazkian agertzen den lagunak agian ez duela nahi azaldu, galdetu berari", esan diete. Era berean, Whatsapp eta Skype ere aztertu dituzte, eta sexu irudiekin eduki beharreko arreta azpimarratu die, besteak beste.
Tere Beloki lankidea ondoren ikasleekin eurekin izan da berriketan. 12 urtetik aurrera hasten dira erabiltzen mugikorrak eta sare sozialak, oro har. Mikrofonoen aurrean euren ohiturak, arriskuak, abantailak… aztertu dituzte.
ztertu dituzte.