Faktoria
Maite Pagazaurtundua
'Armagabetzea aitzakia da, propaganda kanpaina erraldoia da hau'
"Kondena egitea, heroiak ez direla izan eta mina eragin dutela onartzeko lotsa morala", exijitu du "Inpunitaterik gabeko ETAren amaiera baten alde" plataforma aurkeztu duten egunean.
-
7:08 min
Maite Pagazaurtunduak 'Faktoria'n hitz egin du "Inpunitaterik gabeko ETAren amaiera baten alde" plataforma aurkeztu duten egunean. Haren arabera, zilegitasunik ez dauka asteburu honetan gertatuko den armagabetzeak. "Aitzakia hutsa da armagabetzea. Propaganda kanpaina handi, erraldoi, bat da", esan du. Joseba Pagazaurtundua zenaren arrebak iritzi dio "gutxienekoa" dela armagabetzea, eta ETAren bukaeran "inpunitaterik ez izatea" eskatzen dutela: "legea betetzea eskatzen dugu".
Europarlamentariaren arabera, ez dago "abantzamendurik, alde etikotik". Alde horretatik, "kondena egitea, ez direla heroiak izan, eta sortu duten samina aitortzeko lotsa morala" exijitu ditu.
ditu.