Itxi

Faktoria

Bertso berriyak...

Maialen Lujanbio eta 'Txirrita' bertsotan jarriko ditu Mikel Chamizok

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskatuta, musika eta bertsoa uztartuko dituen ariketa, larunbatean, Mikel Chamizoren gidaritzapean. Gurean izan ditugu musikaria bera eta Maialen Lujanbio bertsolaria.

  • 8:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskatuta, musika eta bertsoa uztartuko dituen ariketa, larunbatean, Mikel Chamizoren gidaritzapean. 'Faktoria'n izan ditugu Chamuio eta Maialen Lujanbio. "Nik nagusiki bertsotan egingo dut jakina, baina estriktoki bertsoa izan gabe, bertsoa modu hautsiago batean" ere izango dela azaldu digu Lujanbiok. "Garai bateko bertsogintzatik abiatuta, ondarea eta gaur egungo kezka ideologiko eta estetikoa" nahasiko ditu 'Bertso beriyak jartzera nua' ikuskizunean.

Mikel Chamizok gidatu duen proiektu honetan, Txirritaren ahotsa ere entzungo da grabazio zaharrei esker. Bi bertsolarien kantaerarekin batera, Sincronia hari eta piano hirukoa arituko da EOSek Miramonen duen egoitzan. Hitzordua, larunbatean, apirilak 8, 11:00tan.

Asteroko bere tartean, larunbateko emanaldiaz gain, EOSen denboraldi berriak ekarriko diguna aletu dugu Chamizorekin.