Itxi

Faktoria

Josu Erkoreka

'ETAk irautea ez da uztargarria euskal memoria kritiko berriarekin'

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Iñigo Urkullu lehendakariak "une oro" eduki duela jakinaren gainean Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua.  

  • 17:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzak bozeramaileak "lehenbailehen desagertzea" eta "aitortza kritikoa egitea" eskatu dio ETAri Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. "Ikusten da ETAren eta ezker abertzalearen barruan badagoela debate hori. ETAren iraupena eta euskal gizartean eraikitzen ari den memoria berri uztargarria ez dira bateragarriak", gaineratu du: "zenbat eta lehenago desagertu, hobe".

"Elkarbizitza normalizatua" helburu, hemendik aurrera egin beharrezko urratsen artean aipatu ditu: ETAren desgerpena, biktimekiko politikak zorroztea, aitorpen kritikoa eta espetxe politika aldatzea. Alde horretatik adierazi du, Eusko Jaurlaritzak lehen egindako urratsen bidean jarraituko duela eta ez duela irizpiderik aldatuko armagabetzearen ondoren: "Jarraituko dugu baina ez armagabetzearen trukean, legez eta gizatasunez egin behar delako baizik".

Erkorekak jakinarazi du nazioarteko bitartekariekin etengabe egon direla harremanetan eta, Iñigo Urkullu lehendakariak "une oro" eduki duela jakinaren gainean Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua. Larunbateko ekitaldietako hainbat gauza gustuko ez dituztela izan onartu duen arren, azpimarratu du inportanteena dela "armagabetzea gauzatu dela, osorik, kontraprestaziorik gabe eta legearen baitan".  "Gure ekarpena izan da", jarraitu du, "hitzartutako baldintzetan egitea, horretan jarri dugu ahalegin guztia eta uste dugu baldintza horiek eman direla. Argi dago hori bermatuta eta gauzak bideratuta ikusita gure presentziak ez zuela zentzurik ekitaldi horietan".

aldi horietan".