Itxi

Faktoria

Inspira proiektua

Nesken artean zientziarako bokazioak sustatzen

Deustuko Unibertsitateko Lorea Argarate, EHUko Inma Hernaez, eta Zumaiako M&J eskolako Koro Mugika irakaslea eta Nerea, Naroa eta Maddi ikasleek azaldu digute zertan aritu diren ikasturte honetan.

  • 14:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nesken artean zientzia bokazioak atzeman, sustatu eta zaintzeko helburuz jaio da Inspira izeneko egitasmo aintzindaria. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Learning ikerketa guneak, Innobasquek eta Elhuyarrek elkarlanean garatu dute eta 2016an egin du lehen ekitaldia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 11 ikastetxe eta 200 neskatok hartu dute parte. Talde mentoringa baliatuta, zientzia eta teknologia arloan ari diren emakume zientzialariak aritu dira mentore edo gidari lanetan Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasle neska horiekin.

Deustuko Unibertsitateko Lorea Argarate, mentore gisa aritu den EHUko Ingeniaritza Eskolako Inma Hernaez, eta Zumaiako M&J eskolako Koro Mujika irakaslea eta Maddi Etxeabe, Nerea Zabaleta eta Naroa Egaña ikasleek azaldu digute 'Faktoria'n zertan aritu diren ikasturte honetan.

 

netan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia