Itxi

Faktoria

Maysharen bidaia

'Ipar Korean badakite Athleticen euskaldunak bakarrik aritzen direla'

Zientziaz eta arteaz aritzen zaigu astero Maysha, baina Ipar Koreara egin duen bidaiaren kronika jasotzen ari gara. Futbolarekin zoratuta daudela kontatu digu, eta ez duela lodi bakar bat ere ikusi.

  • 13:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zientziaz eta arteaz aritzen zaigu astero Maysha gure kolaboratzailea 'Faktoria'n, baina, oraingoan, Ipar Koreara egin duen bidaiaren kronika egin digu. Futbolarekin zoratuta daudela kontatu digu, eta ez duela lodi bakar bat ere ikusi ere bai. "Iritsi nintzen egunean bertan futbolean aritu nintzen unibertsitateko ikasleekin, eta nongotarra nintzen galdetutakoan, berehala erantzun zidaten: Athletic! Bilbao!". Hori bakarrik ez, bazekiten taldean jokalari euskaldunak bakarrik aritzen direla. Munduko futbol estadiorik handiena bertan dago, 150.000 ikuslerentzat du tokia, "Anoeta halako bost".

Arreta eman dioten beste gauzen artean, poliziak ez duela pistolari eramaten aipatu digu, eta "inurrien pare" egiten dutela lan komunitatearen alde. "Jende lodirik ez" da ikusten kaleetan Mayshak kontatu digunez, eta Japoniako elikadurarekin parekatu du hangoa: barazki asko, arroza, eta frejitutakorik apenas.

"Beste planeta batera" bidaiatzearen tankerakoa dela dio Mayshak, eta baita "denboran bidaia" egitearen gisakoa ere. "Metroak 60. hamarkadako Sobiet Batasunekoa" dirudi, eta bertatik jaitsitakoan "auzo futurista" batera iristen zara, "etorkizuneko zientzialarien kalea" deitu dioten auzo harrigarrira.

o harrigarrira.