Itxi

Faktoria

Xomorro taldea

'Zirkuak lehia girotik ateratzen laguntzen die haurrei'

9 gazte donostiarrek osatu duten egitasmoa ezagutu dugu 'Faktoria'n. Hezkuntzaren gabeziak bete nahian, zirkua, natura eta parte hartzea sustatzen ditu Xomorro taldeak.

  • 17:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikasketaz oso diziplina ezberdinetan ibilitakoak dira Xomorro taldean elkartu diren 9 gazte donostiarrak, baina denek dute eskarmentua aisialdi taldeetan. Hala, hezkuntza sistemari ikusten dizkioten hutsuneak bete nahian ari dira. Mikel Arregi eta Julen Rodriguez etorri zaizkigu 'Faktoria'ra eta kontatu digute "erreminta oso interesgarria" dela zirkua.

"Eskolaz kanpoko ohiko jardueretan lehiakortasun handia" trasmititzen dela iruditzen zaie, eta, zirkuaren bitartez "beste balore batzuk" lantzen dituzte: lehiaren aurrean kooperatibo izaten ikasten dute.

Zirkuarekin batera, haurren parte hartzea eta naturaren pedagogia ere lantzen ari dira.