Itxi

Faktoria

Erabili gabeko jantziak

'Ikusten duzunean armairuan lekua dagoela, oso sentsazio ona da'

"Argaltzen garenerako gordeta genituen prendak" ekimena jarri dute martxan, armairuak garbitu, eta pisu bat gainetik kentzeko! Iratxe Etxebarria Euskadi Irratiko lankidea ideiaren atzean dago.

  • 7:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zenbat arropa pilatzen zaigu etxean? Armairua garbitzen hasten garenean, orain, esaterako, udako arropa atera nahi dugunean, hortxe ikusten ditugu azkeneko bi urteetan jantzi ez genituen prakak, badaezpada gordeta geneukan soinekoa, opari ziguten baina gustuko ez dugun kamiseta hura... Gauzak gorde eta gorde egiten ditugu noizbait erabiliko ditugulakoan, baina, lekua kentzeaz, gain, ez dute, benetan, ezertarako balio. Bada, goera honi etekina atera nahi dion ekimenaren berri izan dugu 'Faktoria'n: "Argaltzen garenerako gordeta genituen prendak". Iratxe Exebarria Euskadi Irraitko lankidea ekimenaren sortzaileetako bat da eta hark kontatu digu nola bururatu zitzaien Onintza bere lagunari eta berari erabiltzen ez zituzten arropa guzti hauek behin betiko etxetik atera eta salgai jartzea. Facebooken ere aurki dezakezue ekimenaren orrialdea.

Neguan kafea hartzeko geratzen zirenean, ez zioten azukrea botatzen kafeari, zergatik eta, argaldu egin behar zutelako, "ea aurten udako arropetan sartzen naizen", esaten zioten elkarri. Ia mantra baten moduan errepikatzen zuten justifikazioa, baina ez komentzimendu handiz. Halaber, arropa guzti horiek saltzea ideia ona izango zela aipatzen zuten, jantziak, besterik gabe, botatzeak ere ez zituelako betetzen. Eta horrela erabaki zuten argaltzen zirenerako gordeta zituzten prenda horiek salgai jartzea. Igande honetan, Bilboko Zorrozaurreko Open Your Ganbara azokan izango dira.

Armairuan lekua egiteak ematen duen sentsazio atsegina izan da erabakiaren ondoriorik atseginena: "Ikusten duzunean armairuan lekua dagoela, oso sentsazio ona da. Pisu bat kenduko bazenu bezala gainetik".

zala gainetik".