Faktoria
Beñat Oihenart
'Milioi boto gehiago lortu ditu Le Penek baino espero genuen gehixeago ere'
Fronte Nazionaleko jarraitzaileak gogoratu du gainontzeko boto-emaileak "libre direla" nahi duten botoa emateko: "Nik espero dut Le Pen pasatuko dela"
-
5:27 min
Beñat Oihenart Fronte Nazionaleko jarraitzailea pozik agertu da 'Faktoria'n atzoko emaitzekin, nahiz eta "espero genuen gehixeago". Marine Le Penen garaipen handia azpimarratu du eta gogoratu milioitik gora boto gehiago lortu dituela oraingo hauteskunde hauetan.
Oihenartek Frantziako mugak itxi beharra aldarrikatu berriz ere eta oraingo aginteaz galdera utzi du airean: "uste duzue iraun lezakeela?".
Francois Fillon eta Benoit Amonek Macronen aldeko botoa iragarri ondotik, Oihenartek adierazi du alderdi horietako jarraitzaileak libre direla euren botoa zein izango den erabakitzeko. "Jakinen dute zer eginen duten. Ez daude obligatuta" esan du eta gaineratu: "nik espero dute Le Pen pasatuko dela".
pasatuko dela".