Itxi

Faktoria

Memoria historikoa

Eibar, 80 urte herria suntsitu zutenetik

Eibar behin baino gehiagotan bonbardatu zuten. Herria hartu osteko lehena, 1937ko apirilaren 24koa, izan zen handiena. Jesus Gutierrez historialaria eta Miguel Gallastegi lekukoa izan ditugu gurekin.

  • Argazkia: Indalecio Ojanguren

    25:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Matanza bat", horrela definitzen du Miguel Gallastegi pilotari ohiak eta bonbardaketaren lekukoak 1937ko apirilaren 24an bere begiz ikusia. Azken datuen arabera, 74 izan ziren hildakoak eta ia 100 zaurituak, herria hustuta baitzegoen, neurri handi batean, gerraren eraginez. "Eibarrek zuen balio sinboliko handia" gogoratu digu Jesus Gutierrez historialariak, falangista eta erreketeek berau hartzeko zuten nahia azaltzeko. 7 hilabetez iraun zuen Elgetako frontea erori ostean bonbardatu zuten Eibar, baina harrigarria izan zen herriak suspertzeko izan zuen gaitasuna. 'Faktoria'n xehetasunez aztertu dugu gaia.

ertu dugu gaia.