Itxi

Faktoria

Treblinkara azken trena

'Muturreko egoeran normaltasunari eusten dion pertsona baten istorioa da'

II. Mundu Gerran kokatua, Janusz Kortzak medikuaren historia kontatzen duen Treblinkara azken trena antzerkia arrakastatsua izaten ari da. Eneko Sagardoy da aktoreetako bat.

  • 9:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

1942ko abuztuaren 5ean, Janus Kortzak pedagogo eta mediku poloniar juduak lezio bat eman zion munduari. Gizatasun lezio bat. Bigarren Mundu Gerraren urteak ziren. Varsoviako ghettoko umezurtz-etxean bizi zen Kortzak 200 umezurtz judurekin eta Estefania Wilzinska lankidearekin batera. Egun hura, 1942ko abuztuaren 5ekoa, guztien azkeneko eguna izan zen. Treblinkako kontzentrazio eremu nazira bidali baitzituzten guztiak, eta han erahil zituzten. Kortzaki eskaini zioten bere burua salbatzea, baina ezin zituen abandonatu bere umeak, bere 200 umeak.

Treblinkara azken trena antzezlanak egun hura taula gainera darama. Eneko Sagardoyrekin aztertu dugu 'Faktoria'n udazkenean estrenatu zuten obra hau. “70 emanalditik gora eman ditugu, eta hori dezente da horrelako lan batentzat”, nabarmendu digu. Muturreko egoera izan arren, "maitasun istorioa" dela azpimarratu digu aktoreak. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaini ohi dute antzezlana. Asteburu honetan eta hurrengoan Donostiako Larratxon izango dira.

on izango dira.