Itxi

Faktoria

Gernika 80 urte

'Herria guztia erre zuten, dena galdu genuen'

Luis Iriondo eta Andone Bidaguren, Gernikako bonbardaketa bizi izan zuten azkenetako lekukoen testigantzak jaso ditugu 'Faktoria'n.

  • Argazkia: Gernikako Bakearen museoa

    12:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

1937ko apirilerako sirena hotsetara ohituta zeuden gernikarrak. "Hainbeste denboran babeslekura sartu eta atera genbiltzan, 14 urterekin, jada, sirenak entzun arren, ez nintzen babeslekura sartzen. Egun hartan gizon batek galdetu zidan ea non zegoen refugioa, eta erakusten ari nintzela bota zuten lehen bonba", gogoratu du 'Faktoria'n Luis Iriondok. Andone Bidagurenek ere zortea alde izan zuen egun horretan. "Ez ginen eskolara joan astelehen hartan, bestela bonbardaketak harrapatuko gintuen", gogoratu digu. Ajangizen bizi zen Bideguren. Lumo partetik pasa zen abioia, errekara joan ginen haurrak eta han sartuta egon ginen bonbak bota bitartean". Iriondo herri erdian harrapatu zuen. "Arnasik ere ezin hartu, herri guztia erre zuten, dena galdu genuen", nabarmendu digu.

Andone Bidagurenek esandakoa amaitzeko: "Ahaztu ez da egiten, eta nik ilobei esaten diet, entzun guri eta kontatu ondorengoei".

 

goei".