Itxi

Faktoria

Kalamuaren erabilera

'Kalamua ezin da erosi farmazietan, baina bestelako botika toxikoagoak bai'

Ekaitz Agirregoitia EHUko ikerlariak kalamuaren inguruan ikertzen du, eta aldi berean, kalamua hartu behar izan du hesteetako gaitz bat tarteko. Legeztatzearen aldeko defendatzaile sutsua da.

  • 21:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kalamua ikertzen urteak zeramatzan Ekaitz Agirregoitiak, berak duen gaitzagatik, hartzea erabaki zuen arte. "Ikerketan hasi nintzen lehenengo, gero konturatu nintzen balio lezakeela niretzat, ikerketak lagundu ninduen bide hori egiten". Kalamua eta ugalkortasuna ikertzen ditu Agirregoitiak. "Ikertzen ari gara propietate batzuk lagundu ote dezaketen ugalkortasunean", zehaztu digu 'Faktoria'n.

Duela lau urte bere gaitzak okerrera egin eta orduan hasi zen kalamua hartzen. "Ez nuen erre nahi bere ondorio toxikoengatik. Probatu nuen lehenengo lurrunduta, on egin zidan, baina beste ondorio batzuk ere izan zituen: Psikoaktiboak. Eta orain olio bidez hartzen dut propietateak ondo zehaztuta eta eragin psikoaktiboak kenduta". Bere pisua, komunera joateko maiztasuna... urtebetean aztertu zituen kalamua hartuz. "Izugarri egin nuen hobera. Ondorioz, nire helburua da beste gaixoek ere aukera hori izatea”, zehaztu digu.

Izan ere, legeztatuta ez dagoenez, merkatu beltzera jo behar izaten da sarri, eta horrek bere arriskuak ditu, "ez dakizulako non zabiltzan". Gaixo, mediku eta ikerlari zenbaitek Kalamuaren Osasun Erabilerarako Behatokia sortu dute, besteak beste, ikerketa eta lege babesa eskatzeko. "Ganoraz ikertzeko, legeztatzeak ere lagunduko luke", nabarmendu du. Kalkulatzen da Espainiar estatuan 50.000 pertsonak hartzen dutela kanabisa helburu terapeutikoekin, "inongo lege babesik gabe. Eta askok sufritzen dute behar baino gehiago jakin gabe kalamuak arinduko lizkiekela ondorioak. Sufritze horrek egon beharko luke debekatuta".

ke debekatuta".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia