Itxi

Faktoria

Punta Begoñako galeriak

'Ondare eraikina memoria da'

XX. mende hasierako Euskal Herriko eraikinik esanguratsuenetako bat da Getxokoa. EHUko jarduera anitzeko bost talde ari dira lehengoratze lanak egiten eta eraikinaren memoria herritarrei erakusten

  • 5:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Agustin Azkarate EHUko arkeologia katedraduna da lantalde handi hori koordinatzen ari denetariko bat. "Ondare eraikinak", bere iritzian, "funtzio praktikoak betetzeaz gain, herriaren memoria gordetzen du" eta hura berreskuratzea da gure historiaren jabe egiteko modua, 'Faktoria'n esan digunez.

Punta Begoñako galeriak Horacio Etxebarrieta enpresa magnatearen aginduz eraiki ziren, Ricardo Bastida arkitekto entzutetsuaren agindutara. "Etxebarria" jauregia labar gainean eraikia zegoen eta zorua egonkortzeko helburuz egin zen proiektua. Lanak 1918an hasi ziren eta, eraiki ostean, Bizkaiko familia aberatsenen eta negozio-gizonen topaleku bihurtu ziren. Etxebarrietarren jauregia bota ondoren, galeriek funtzio militarra hartu zuten eta Gerra Zibilaren ondoren frankismoaren ikur bilakatu.

Geroztik, utzia eta galbidean egon da eraikina, harik eta Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lehengoratze plana martxan jartzea erabaki zuten arte. Ordutik, EHUko jarduera anitzeko lan-talde zabala ari da lanean. Lan hori erakutsi eta, bide batez, eraikinaren memoria erakusteko bisita gidatuak egiten ari dira aurten ere. Uztailaren amaierarte bisitatu ahal izango da eraikina.

go da eraikina.