Faktoria
''Zerrauts ogia''
Gaurko egunez, duela 70 urte, Frankismoko lehen greba Euskal Herrian
"Zerrauts ogia: gosearen grebak" dokumentalak Frankismoaren kontrako borroka jasotzen du; protesta txikietatik hasi eta greba handietara. Patxi Egiluz zuzendaria izan dugu Faktorian.
-
17:08 min
Gose garaia izan zen Francoren diktadura sasoia. Patxi Egiluzek kontatu digunez, tokian-tokian bazuten babarrun edo dilista mordoa, baina orohar "kalitate oso eskaseko jakiak" zituzten, "ogia ere, eskrupulo gutxirekin egiten zuten: irinari zerrautsa botatzen zioten, almendra azalak txikituta, baita marmol hondarrak ere". Hortik datorkio izena dokumentalari.
Maiatzaren lehenarekin Euskadi Irratiko Faktorian izan dugu Patxi Egilaz, "Zerrauts ogia" dokumentalaren zuzendaria. Izan ere, gaurko egunez, duela 70 urte, Frankismo garaiko aurreneko greba orokorra egin baitzuten langileek. 1937az geroztik maiatzaren leheneko ospakizuna bertan-behera utzia zen, eta berez greba eskubiderik ez zegoen garaian gertatutako borroka haren kronika jasotzen du dokumentalak.
"Frankismoaren garai latzena zen, gogorrena. Leondik armada ekarri zuten, polizia mota guztiak mugiarazi zituzten, eta hala ere, gehien iraun zuen tokian, 10 egun egin zituzten lanera joan gabe".