Faktoria
Amatasun titulua
Edurne Pasaban: '8.000ko tontorra baino gogorragoa izan da erditzea'
Astea bete du Max txikiak; Edurne Pasaban mendizalearen aurreneko semeak. Amatasunera egokitzen ari dela kontatu digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
-
Edurne Pasaban
4:22 min
Haurra handia zetorren, prozesua korapilatu egin zitzaion eta azkenean zerasea bidez jaio da Max Correia Pasaban. Edurne Pasaban amak 'Faktoria'n kontatu digunez "tontorrerako bidean egiten diren egun gogor horietakoak bezala" izan da, bi egun gogor, baina "pozik" dago mendizale tolosarra.
Astelehenean utzi zuten erietxea, eta atzo egin zuten aurreneko eguna etxean: "pixkanaka bizitza berrira egokitzen".
Irailean Islandiara eskalada egitera joateko asmoa duela ere kontatu digu. "Ume txiki batekin gauzak lasaiago hartzekotan nago, baina aspalditik banituen buruan plan batzuk, eta Islandiara hirurok joango gara. Mendiarekin aurreneko esperientzia izango da familian". Pasabanek argi du, izan ere, "mendirako grina eta zaletasuna erakutsi" nahi diola Maxi, "baina gero berak aukeratu beharko du".