Itxi

Faktoria

Kanten barrenak

Kaixo! Kaixo! Zelan? Ondo, ta zu? Beno... Urtz!

'Goa!zen' telesailak berreskuratu duen Urtz taldearen kantu ezagunaren barrenak astindu ditugu Xabi Camarerorekin.

  • Argazkia: Tom Hagen

    15:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hasten ari diren talde guztien gisan, lokalean ordu asko sartu zituzten Urtz taldekoek, eta kontzertuak ematera herrietara joaten hasi zirenean "inbidiz" begiratzen zieten erromerietan dantzan aritzen zirenei; "gustatzen zitzaigun jendearengana hurbiltzeko modu hori... eta pentsatzen genuen, dantzan jakingo banu, hurbilduko nintzateke ni ere". Hortik sortu zen "Kaixo!" kantuaren muina Xabi Camarero taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak 'Faktoria'n azaldu digunez.

1994an kaleratu zuten taldearen kantu arrakastatsuena izango zena; Hautsa astinduz diskoan. "Jende askok galdetzen zigun: nola egin duzue halako kantu sinplea? Baina egia da zuzenekoetan komunikazio oso potentea lortu genuela entzuleekin".

Hogeitik gora urte geroago, 'Go!azen' telesailak kantu hau berreskuratu izana "ohorea" iruditzen zaio Camarerori; asko gustatu zaio, gainera, egin duten bertsio "delikatu eta dotorea". Eta telesailaren arrakastaz gain, kantu hau memorian geratu izana, berbena taldeen lanari esker izan dela uste du Urtz taldeko buruak.