Itxi

Faktoria

Gaskoiera hiztuna

Adishatz Franck!

Gaskoieraren Akademiako kide izendatu dute Franck Dolosor kazetari eta eta lankidea. Euskara, frantsesa, gaztelera eta gaskoiera hitz egiten ditu eta 'Faktoria'n izan dugu.

  • 21:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Gaskoieraren Akademiako kide izendatu dute Franck Dolosor kazetari eta eta lankidea.'Ohore handia da izendapen hori jasotzea, ez nuen sekula pentsatu”, aitortuz hasi du elkarrizketa 'Faktoria'n Dolosorrek. "Aspalditik" du gaskoierari buruzko interesa, "euskaltzalea izanda, beste hizkuntza minorizatuekiko interesa" sortzea normaltzat du. Gainera, ezin ahaztu Euskal Herriko zati bateko hizkuntza ere badela. “Ezta biarnesen hizkuntza, Lapurdi eta Nafarroa Behereko ipar partean hitz egiten den hizkuntza da, nahiz eta orain galzorian egon".

Gaskoieraren inguruko aspektu ugari aipatu dizkigu Franckek. "400 urtez hizkuntza ofiziala izan zen Baionan. Arzak esaterako, Gaskoieratik dator, Morlans edo EITBko egoitza dagoen Miramon ere bai…", nabarmendu du, besteak beste. Hizkuntza ikasten jarraitzea du helburu eta batez ere "dibulgazioa, jendeak ezagutu dezan". Gaskoiera ezagutzeko tresna bikaina izan da Franck Dolosorri egindako elkarrizketa.