Faktoria
Mixel Etchebest
'Eskuin muturra baztertzeko emaitza dirak, ez eztabaida normalaren ondorio"
Mauleko auzapez eta Elkargoko ekonomia arduradunaren arabera, Euskal Herrian Macronen gobernuak zein ondorio izango duen ez da jakingo hauteskunde legegileak izan arte.
-
Mixel Etchebest
3:54 min
Mixel Etchebest Mauleko auzapez eta Euskal Elkargoko Ekonomia Gaietako arduradunak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, Euskal Herrirako Macronen presidentetzak zer ekarriko duen iragartzerik ez dago oraindik. Hauteskunde legegileetan ikusiko da zein babes duen eta horren arabera agindutakoak indarrean jartzeko gaitasunik baduen. "Momentuan, ilunpean gara bost asterako", esan du.
Azpimarratu du Etchebestek atzoko emaitzak ez direla "eztabaida politiko normal baten emaitza", "eskuin muturra aparteko uzteko" emaitza, baizik. "Gorantz eta gorantz ari den partidua da eta termometroa da erakusteko gauzak ez doazela ondo. Eta termometro horrek beherantz egin behar du berriz ere", itzi dio.